XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fotokopiatzeko makina eta multikopista: Bereziki erabilgarriak gertatzen zaizkigu, une berean, departamentu desberdinetan erabili behar diren dokumentuak berregiteko, testu berdineko gutunen kopiak ateratzeko, etab.(propaganda adibidez).

Komunikazioak: Sail honetan aparaturik erabiliena telefonoa dugu, baina ez ditugu ahaztu behar departamentu desberdinak harremanetan jartzen dituzten interkomunikagailuak; hau da, diktafonoak, telesak, etab.

Kalkulagailuak: Kalkulu matematikoak errazten dituztenak.

Era askotakoak dira: eskuz erabiltzen direnak, elektromekanikoak eta elektrikoak.

Poltsiko-tresnetan edo inprimatzaileetan ere sailka daitezke.

Tresna bereziak ere badaude: kalkulagailua idazmakinarekin konbinatzen dutenak adibidez.

Tresna hauek akumuladorea, memoria eta guzti dute eta fakturazio-, kontabilitate- eta estatistika-lanetarako erabiltzen dira.

Azkenik eta azken urrats bezala, ordenadore elektrikoak aipa ditzakegu; hauek, salerosketa, biltegi, kontabilitate, estatistika etab.en informazioa, aldi berean edo bere osotasunean egiteko aukera eskaintzen dute.

Dokumentuen maneiagailuak: Ugariak dira eta, sarritan erabiltzen dira.

Gilotinak, dokumentuen plastifikatzaileak, koadernatzaileak, paper-tolestatzaileak, frankeatzaileak, etab.

Artxiboak: edozein bulegotan ezinbestekoak dira.

Ondorengo ikasgai batetan ikusi dugun bezala mota askotakoak izan daitezke.

Bestalde, eta espazio-arazoak alde batera uzteko, mikrofilm-ekipoak daude; dokumentuak hamarrena baino bolumen txikiagora murrizten dituztenak, dagokion espazioa aurreztuz.

Kontsumo-materiala: Kalkulagailu eta idazmakinentzat zintak; grapak, klipak, borragomak, karpetak, artxibo-kaxak, fitxak, etab.